Gazteen manta laranjak hartu du txosna gunea
Ordiziako txosna gunean ehunka lagun bildu dira bazkaltzeko gaurko bereziki egindako kamiseta laranjak jantzita. Paella, haragi-bolak ea postrea jan eta ura edo upeletxo batetik sagardoa edaten ere ari dira. Bazkaria amaitzean gazte jolasak egingo ditu...
Ordiziako txosna gunean ehunka lagun bildu dira bazkaltzeko gaurko bereziki egindako kamiseta laranjak jantzita. Paella, haragi-bolak ea postrea jan eta ura edo upeletxo batetik sagardoa edaten ere ari dira. Bazkaria amaitzean gazte jolasak egingo dituzte.
Arratsaldean V. Goierri Punk Festival egingo dute gaztetxean. Bertan Zutik Dirau, Wild Heart, Working Boys eta The Sinners taldeek joko dute. 20:00etan manifestazioa egingo dute Gazteria aurrera! lemapean, eta ordu bete geroago Bolkete, Mikro Puntos eta Brutal Calling taldeek joko dute. 02:00etan, berriz Garraxi taldearen dantzaldia izango da. Beraz, gazte eta txosnen egitarauaren barruan ere ez da zertaz gozaturik faltako.













