Haurren festa lehertu da
Indartsu hasi dute haurren eguna Ordizan. Eguerdia baino minutu batzuk lehenago, Igor Eguren Ordiziako alkateak aginte makila eman die haurren alkate jaun-andereei udaletxeko areto nagusian. Ordurako udaletxeko balkoipea lepo beteta zegoen, alkandora k...
Indartsu hasi dute haurren eguna Ordizan. Eguerdia baino minutu batzuk lehenago, Igor Eguren Ordiziako alkateak aginte makila eman die haurren alkate jaun-andereei udaletxeko areto nagusian. Ordurako udaletxeko balkoipea lepo beteta zegoen, alkandora koloretsuz betetako haurren koadrilekin.
Behin makila hartuta, haurren alkate jaunak balkoian prest zegoen suziriari su eman eta suziriarekin batera festak lehertu du. Burrunbazale txarangakoen laguntzaz Ordiziarrak Gera abestia abestu dute plaza bueltan zeuden guztiek salto eta brinko artean, lagunei besarkatuta. Gero kalejiran abiatu dira kalean behera guztiak, aurretik txistulariak zihozela, erraldoiak, buruhandiak, trikitilariak, Burrunbazale txarangakoak, eta atzetik zihoan koadrila uholde koloretsu eta alaia.













