Urretxuko azoka ekologikoan produktu barietate handia dago
Euskal Herriko hainbat ekoizleren produktu ekologikoak daude erosgai Urretxuko Lizeoko jolastokian. Denetarik dago: eztiak, gaztak, opilak, sagardoak, mota askotariko barazkiak, … Eta garaian garaiko produktuak zeintzuk direnaren inguruko informazioa ere badago bertan, kontsumitzen den produktua garaikoa dela jakiteko.




























