Igor Esnaola, Euskal Herriko sega ligako txapeldun

Igor Esnaola legorretarrak jantzi zuen, herenegun, Euskal Herriko IV. Sega Ligako txapela, Zaldibian. Hirugarren eta azkeneko jardunaldia zen, eta gertueneko aurkariak baino koska bat gorago dagoela erakutsi zuen berriz. Tolosako eta Etxalekuko lanetatik sailkapeneko buru iritsi zen ligako azken saiora. Zaldibian, Irastortza baserrietako belardian, orain arteko alderik handiena atera zien Esnaolak Bixente Mitxelena bigarrenari (17 segundo) eta Jexux Mari Goenaga hirugarrenari (26 segundo). Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarrak zekarren postuari eutsi dio, eta laugarren amaitu du liga. Zaldibiako eguneko jardunaldiko sailkapena ordena horretan izan zen. Goierritarren artean, Juan Mari Agirrezabala lazkaotarra zazpigarren geratu da orokorrean (Zaldibian 10.), Joxe Atin gabiriarra 16. postura atzeratu da azkenean (20. egin du azken jardunaldian) eta Joseba Galarraga zaldibiarrak 17. (herrian 21.a). Gaztetxoetan ere, Goierrikoa Bakarkako Euskal Herriko liga lau mailatan banatu dute Almitza elkarteko antolatzaileek, eta gizonezko helduen txapelaz gain, gaztetxoena ere Goierrin geratu da. Aimar Garmendia zaldibiarrak irabazi du 16 urtera bitartekoetan. Hasieran Aitor Intsausti herrikideari eman zioten lehenaren saria, baina denbora-zigor bat tarteko, ekitaldiaren amaieran zuzendu zuten akatsa. Txapeldunordetza bat ere eskualdean geratu da, emakumezko helduetan Aloña Galarraga idiazabaldarra. Alatzne Etxaburuak hasieratik atzenera agindu du ligan, hiru probak irabazita. SAILKAPEN OROKORRA Gizonezkoak 1. Igor Esnaola    224 / 7:43,27 2. Bixente Mitxelena    222 [...]

Igor Esnaola legorretarrak jantzi zuen, herenegun, Euskal Herriko IV. Sega Ligako txapela, Zaldibian. Hirugarren eta azkeneko jardunaldia zen, eta gertueneko aurkariak baino koska bat gorago dagoela erakutsi zuen berriz.

Igor Esnaola, Zaldibian lanean. Arg.: Iñaki Gurrutxaga

Tolosako eta Etxalekuko lanetatik sailkapeneko buru iritsi zen ligako azken saiora. Zaldibian, Irastortza baserrietako belardian, orain arteko alderik handiena atera zien Esnaolak Bixente Mitxelena bigarrenari (17 segundo) eta Jexux Mari Goenaga hirugarrenari (26 segundo). Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarrak zekarren postuari eutsi dio, eta laugarren amaitu du liga. Zaldibiako eguneko jardunaldiko sailkapena ordena horretan izan zen.
Goierritarren artean, Juan Mari Agirrezabala lazkaotarra zazpigarren geratu da orokorrean (Zaldibian 10.), Joxe Atin gabiriarra 16. postura atzeratu da azkenean (20. egin du azken jardunaldian) eta Joseba Galarraga zaldibiarrak 17. (herrian 21.a).
Gaztetxoetan ere, Goierrikoa
Bakarkako Euskal Herriko liga lau mailatan banatu dute Almitza elkarteko antolatzaileek, eta gizonezko helduen txapelaz gain, gaztetxoena ere Goierrin geratu da. Aimar Garmendia zaldibiarrak irabazi du 16 urtera bitartekoetan. Hasieran Aitor Intsausti herrikideari eman zioten lehenaren saria, baina denbora-zigor bat tarteko, ekitaldiaren amaieran zuzendu zuten akatsa.
Txapeldunordetza bat ere eskualdean geratu da, emakumezko helduetan Aloña Galarraga idiazabaldarra. Alatzne Etxaburuak hasieratik atzenera agindu du ligan, hiru probak irabazita.

SAILKAPEN OROKORRA
Gizonezkoak
1. Igor Esnaola    224 / 7:43,27
2. Bixente Mitxelena    222 / 8:17,75
3. Jexux Mari Goenaga    219 / 8:45,39
4. Migel Mari Jauregi ‘Altzo’    217 / 9:13,14
5. Jokin Garmendia    209 / 9:44,89
6. Koldo Artzelus    207 / 10:07,34
7. Juan Mari Agirrezabala    204 / 10:20,64
8. Garikoitz Etxeberria     193 / 11:28,38
9. Andoni Dorronsoro    192 / 11:46,94
10. Angel Maguregi    191 / 11:43,79
Emakumezkoak
1. Alatzne Etxaburua    226 / 4:42,70
2. Aloña Galarraga    220 / 6:09,72
3. Ixabel Ansa    217 / 8:31,85
4. Arrate Garin    148 / 3:44,82

Neskak. 23 urtepekoak
1. Ainara Otamendi    223 / 6:02,23
2. Alaitz Imaz    221 / 6:00,55
3. Irati Astondoa     218 / 7:09,81
Mutilak. 16 urtepekoak
1. Aimar Garmendia    224 / 3:45,71
2. Aitor Intsausti     222 / 3:48,48
3. Unai Mitxelena    220 / 5:09,95


Igor Esnaola, Zaldibian lanean. Arg.: Iñaki Gurrutxaga Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian Euskal Herriko IV. Sega Liga Zaldibian

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa