Izagirreren bigarrena Ordizian
Oiartzunen bizi den Neil Stephens txirrindulari australiarrak zioen 90eko hamarkadan Frantziako Tourra Ordizian bukatzen zela. Garai hartan ohikoa zen Tourrean ibilitako txirrindulariek Ordizian parte hartzea, eta Stephens bera bost aldiz izan zen nagusi garai hartan. Aurten, aspaldiko partez, Frantzian ibilitako txirrindulariek Ordizian izateko aukera izan dute, eta handik etorri den bakarrak, Gorka Izagirre ormaiztegiarrak (Euskaltel-Euskadi), jantzi du Ordiziako 89. Klasikaren txapel gorria. Izagirrek 2010ean Ordizian lortutako garaipena errepikatu du, ordukoaren oso modu bertsuan gainera. Luciano Montero ordiziar txirrindularia zenaren omenez minutu bateko ixilunea gorde ondoren abiatu zen atzo klasika Gudarien Etorbidetik, 10:00etan. Hasi eta berehala Lokosphinx talde errusiarreko Dmitri Xokolovek bakarrik egin zuen ihes. Errusiarra bakarrik igaro zen Abaltzisketatik lehen hiru pasaeretan, eta baita Altzoko lehenengoan ere, baina Abaltzisketako laugarren igoerarako tropela mugitzen hasi zen, eta beste errusiar bat, Rusveloko Ivan Rovny jarri zen sailkapen buruan. Xokolovek mendiko saria eta tarteko helmugena eskura zituen, baina Ordiziara denboraz kanpo iritsi zenez, saririk gabe geratu zen. Izagirreren eraso neurtua Altzoko bigarren pasaeran ere Rovny pasa zen aurrena, baina Euskaltelek ondo baino hobeto kontrolatu zuen juniorretan munduko txapeldun izan zen errusiarraren ihesaldia. Klasika une erabakigarrian sartzera zihoan, proba irabazteko hautagaiak tropel buruan jarri ziren. Abaltzisketako azkeneko igoeran Gorka Izagirre eta Johan Esteban Chaves [...]

Izagirre anaien lagunarteko kideek taldeko argazkia atera zuten Gorka Izagirreren garaipena ospatzeko. •
Luciano Montero ordiziar txirrindularia zenaren omenez minutu bateko ixilunea gorde ondoren abiatu zen atzo klasika Gudarien Etorbidetik, 10:00etan. Hasi eta berehala Lokosphinx talde errusiarreko Dmitri Xokolovek bakarrik egin zuen ihes. Errusiarra bakarrik igaro zen Abaltzisketatik lehen hiru pasaeretan, eta baita Altzoko lehenengoan ere, baina Abaltzisketako laugarren igoerarako tropela mugitzen hasi zen, eta beste errusiar bat, Rusveloko Ivan Rovny jarri zen sailkapen buruan. Xokolovek mendiko saria eta tarteko helmugena eskura zituen, baina Ordiziara denboraz kanpo iritsi zenez, saririk gabe geratu zen.
Izagirreren eraso neurtua
Altzoko bigarren pasaeran ere Rovny pasa zen aurrena, baina Euskaltelek ondo baino hobeto kontrolatu zuen juniorretan munduko txapeldun izan zen errusiarraren ihesaldia. Klasika une erabakigarrian sartzera zihoan, proba irabazteko hautagaiak tropel buruan jarri ziren. Abaltzisketako azkeneko igoeran Gorka Izagirre eta Johan Esteban Chaves kolonbiarra (Colombia-Coldeportes) nabarmendu ziren, eta hamahiru segundoko aldearekin pasa ziren gainetik.
Handik aurrerako ibilbidea maldan beherakoa zen, eta Izagirrek gurpilean erantsita zeraman kolonbiar gaztea. Atzetik zortzi laguneko tropeltxoa zebilen aurreko biak harrapatu nahian, eta Ordiziara sartu bezain pronto, denek bat egin zuten, eta esprinta saihestezina zen. Tximista sagardotegiaren parean jo zuen Izagirrek, eta Gudarien Etorbidean gora tropeltxoko indartsuena zela erakutsi zuen, esprinta erraz antzean irabaziz.
Ormaiztegiarren festa
Festa lehertu zen orduan Ormaiztegiko Izagirre anaien lagunartean eta helmuga puntuan elkartu ziren Goierriko txirrindu zaletuen artean. Balentria egin zuen Izagirre anaietan zaharrenak, ziklista gutxiko ihesaldietan abila dela argi utziz. Poza, besarkadak eta argazkiak etorri ziren gero, eta inguruko guztiei eskaini zien garaipena Izagirrek. Sari-emate ekitaldian, Antonio Mendiburu ziklista ohia omendu zuen Txapel Gorri elkarteak. Donostiakoak 1951ko klasika irabazi zuen.






























