Agirre Etxeberriren sekretuak legazpiarren eskura

Legazpiko Udalak Agirre Etxeberri ate irekien asteburua antolatu du. Atzotik Legazpin sinbolo bat den eraikina barrutik ikusteko aukera izaten ari dira makina bat herritar. Rakel Puente zinegotziak azaldu duenez, “ordu beteko bisita gidatuak dira, et...

Legazpiko Udalak Agirre Etxeberri ate irekien asteburua antolatu du. Atzotik Legazpin sinbolo bat den eraikina barrutik ikusteko aukera izaten ari dira makina bat herritar. Rakel Puente zinegotziak azaldu duenez, “ordu beteko bisita gidatuak dira, eta talde bakoitzean 30 bat pertsona sartzen dira”. Asteburu guztian zehar, beraz, 500 pertsonek bisitatuko dituzte Patrizio Etxeberria sendiarena izan zen eraikinaren barruak.

Eraikina, orain, herriarena da, eta ate irekien jardunaldiarekin batera, herritarrei honi zer erabilera eman galdetzen ari zaizkie. Aurretik, parte hartze prozesu ireki baten bitartez, Legazpiko udalarenak diren eraikin guztien azterketa bat egin da, eta udaletxeko teknikarien laguntzarekin, herritarren artean hauei zer erabilera eman zehaztea da udalaren asmoa. Tartean Agirre Etxeberri eraikin hau ere izan dute hizpide.

Lourdes Ugarte zinegotziak emandako azalpenen arabera, “prozesu honetatik atera dugun ondorio garbiena, herritarrek hemen guztientzako irekia izango den gune bat nahi dutela da”. Proposamenak ere bota dituzte batzuk, musika eskola, ezkontza zibiletarako gunea, kontzertuak eta kultur emanaldiak antolatzeko lekua, aipatu dituzten batzuen artean.

Bisitak gaur arratsaldean 19:00ak arte iraungo dute (18:00etan sartuko da azkeneko taldea). Bihar aukera berri bat izango da goizean, 9:00ak eta 13:00ak bitartean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa