Dantzariek euren eguna ospatu dute goizean Beasainen

Igartzako Dantzarien Eguna ospatu dute gaur Beasaingo Igartza auzoan, bertako festen baitan. Igartzako Dantzarien Kofradiak antolatutako ekimena da eta aurten seigarren urtez gauzatu da. 2007ko ekainean sortu zen kofradia hau Beasaingo Aurtzaka dantza...

Igartzako Dantzarien Eguna ospatu dute gaur Beasaingo Igartza auzoan, bertako festen baitan. Igartzako Dantzarien Kofradiak antolatutako ekimena da eta aurten seigarren urtez gauzatu da. 2007ko ekainean sortu zen kofradia hau Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen ekimenez, herriko dantzari guztien topagune izateko. Hortik sortu zen ondoren Igartzako Dantzarien Eguna antolatzeko ideia. Igartza multzoaren inguruan dantza eta protokolo bat eraikitzea eta bertako ondarea eta ingurua aberastea dira helburu nagusienak.

Urtero bezala 12:00etan irten dira dantzariak Loinazko San Martin plazatik, eta oinez egin dute Igartza multzorainoko bidea. Bertan, herritar ugari zituzten zain. Dantzariek Igartza multzoko leku ezberdinetan eskaini dute ikuskizuna, txistulariek lagunduta. Aurten, Huelvako Puebla de Guzmaneko ezpata dantzariak ere izan dituzte lagun.

Goizekoak amaitu badira ere, Igartza auzoko jaiek ez dute etenik izango bihar arte. Hauxe da datozen ordu eta egunetarako antolatuta dauden ekintzak:

Gaur.-

  • 16:00. Igartza Loinazko XXII. Mus Txapelketa
  • 17:30. Patata tortilla lehiaketa
  • 19:00. Mozorrotuen poteoa Koskola txarangarekin
  • 21:00. Mozorrotuen herri afaria
  • 22:30. Dantzaldia Imanol DJ-arekin
  • 23:00. Kontzertuak gaztetxean
  • 00:00. Txapel jaurtitze txapelketa

Bihar.-

  • 11:00etan: Paella Erraldoiaren prestaketa.
  • 12:30ean: Laguntasuna Rondaila irteera.
  • 14:15ean: Paella Erraldoia. Herriko bazkaria. Loinazpe ikastetxea.
  • 17:00etan: Izan-Izar Abesbatza kontzertua. Loinazko parkingean.
  • 18:30ean: Herri kirolak.
IMG_2590 IMG_2583 IMG_2587 IMG_2593 IMG_2597 IMG_2601 IMG_2603 IMG_2606 IMG_2610 IMG_2618 IMG_2621 IMG_2628 IMG_2631 IMG_2633 IMG_2636 IMG_2638 IMG_2642 IMG_2651 IMG_2652 IMG_2654
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa