Kuadrillak fin aritu dira herri kirol norgehiagokan

Ordiziako Euskal Jaiak amaitzear badaude ere, gaur eta bihar oraindik izango da zertaz gozatua. Gaur goizean, Emaneurre taldeak antolatuta kuadrillen arteko herri kirol saioa izan da Plaza Nagusian. Iker eta Arkaitz Iztueta taldeko kideek esan dutenez...

Ordiziako Euskal Jaiak amaitzear badaude ere, gaur eta bihar oraindik izango da zertaz gozatua. Gaur goizean, Emaneurre taldeak antolatuta kuadrillen arteko herri kirol saioa izan da Plaza Nagusian. Iker eta Arkaitz Iztueta taldeko kideek esan dutenez, 12 kuadrillek hartu dute parte guztira, zortzi laguneko taldeetan banatuta. Horietatik bi talde neskez bakarrik osatutakoak izan dira, beste bat mistoa eta gainontzekoak mutilenak. “Gure asmoa datozen urteetarako neska gehiago animatzea da, baina ez da erraza”, esan dute Iztuetatarrek. Makina bat saio egin behar izan dituzte, txingan, ingudearekin, trontzan, harri jasotzen, zaku karreran, oskol biltzen, sokatiran eta korrika saioan, plazari bueltak emanez.

Euskal Jaien inguruan, “herrian ekintza ezberdinak antolatu eta parte hartzea bultzatzeko” asmoarekin antolatu zituzten iaz lehenengo aldiz herri kirolak. Baita, bide batez, “euskal kultura eta ohiturak bultzatzeko ere”, gehitu dute.

Behin herri kirol norgehiagoka amaituta, bazkari herrikoia izan da pilotaleku txikian. Baina festak, arratsaldean eta bihar ere izango du jarraipenik.

Gaur.-

  • 18:30ean Sagardo Festa, Plaza Nagusian.
  • 19:00etan Ordiziako dantzen erakustaldia herrigunetik.
  • 22:15ean ‘Azoka 500’ bertso trama, Herri Antzokian.
  • 23:00etan Dantzaldia Gozategi taldearekin, Plaza Nagusian.

Bihar.-

  • 12:00. Lazkao-Txiki XXI. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa, Barrena kultur etxean.
IMG_2547 IMG_2542 IMG_2543 IMG_2548 IMG_2555 IMG_2557 IMG_2560 IMG_2569 IMG_2570 IMG_2571 IMG_2577 IMG_2579
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa