Legazpi Erdi Arora itzuli da
Kultura eta herri ezberdinetako artisautza eta gastronomia bat eginda daude atzo arratsaldea ez geroztik, Legazpiko Euskal Herria plazan. Pegasus Mercats Tematic enpresa katalanak antolatuta, Erdi Aroko artisautza azoka egiten ari bertan asteburu guzti...
Kultura eta herri ezberdinetako artisautza eta gastronomia bat eginda daude atzo arratsaldea ez geroztik, Legazpiko Euskal Herria plazan. Pegasus Mercats Tematic enpresa katalanak antolatuta, Erdi Aroko artisautza azoka egiten ari bertan asteburu guztian zehar. Azoka, Nabarrherri Ekimena diruz laguntzeko izango du eta Legazpiko Udalaren babesa ere badu.
Azokan denetarik ikusi eta erosi daiteke. Gastronomiari dagokionez, leku ezberdinetako gaztak, gozoak, eztia, ogia, krepeak, gozokiak, patata frijituak, mojitoak eta edari izoztuak edo olioak izango dituzte aukeran bisitariek. Aipatzekoen artean, Galiziako olagarroa saltzen duen taberna bat ere badago.
Artisautza produktuetan ere eskaintza zabala izango da. Arropa, bitxiak, larruz egindako osagarriak, oinetakoak, kandelak eta apaingarriak edo perfumeak eta intsentsuak, batzuk aipatzearren. Jarrita dauden postuez gainera, azokak musika animazioa eta kale antzerkia ere eskaintzen ditu. Gaur gauera bitartean izango da irekita eta bihar egun osoz.













