Goierritarrek lau sari jaso dituzte Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan
Hiru goierritarrek lau sari jaso dituzte XXI. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan. Hiru sailetan banatu dute lehiaketa eta gaztetxoen eta gazteen mailetan lortu dituzte goierritarrek sariak. 13 urtera artekoen sailean 8 lan aurkeztu dituzte guztira. A...
Hiru goierritarrek lau sari jaso dituzte XXI. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan. Hiru sailetan banatu dute lehiaketa eta gaztetxoen eta gazteen mailetan lortu dituzte goierritarrek sariak. 13 urtera artekoen sailean 8 lan aurkeztu dituzte guztira. Ane Beloki legazpiarrak jaso du lehen saria; Joane Aldalur zarauztarrak bigarrena eta Ander Goenaga ordiziarrak hirugarrena. Ordiziako azokak 500 urte izan da landu beharreko gaia.
Gazteen mailan sei lan aurkeztu dituzte osotara. Azkaingo Aitor Servier-Etchechurik jaso du lehen saria, Larrun lanagatik. Bigarren eta hirugarren sariak Maialen Akizu urretxuarrak jaso ditu. Bigarrena oihal zatiak besterik ez lanagatik eta hirugarrena bidegorriko buelta izenekoagatik.
Helduen mailan, 18 urtez gorakoen artean, hamabost lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Lehen saria Lasarte-Oriako Ane Labakak jaso du, zor diegu memoria lanagatik. Bigrrena Oiartzungo Karmele Mitxelenak jaso du, lo kanta lanagatik. Hirugarrena, berriz, Iñigo Legorburu oreretarrak jaso du, askatasunaren beldur lanari esker.












