Partzuergoko ehiza postuak banatu dituzte
Partzuergoko lurretan dauden ehiza postuen eskean ehiztari bakoitzak eskaintza egiteko aukera izan du aurten ere. Joan den larunbatera bitartean, eta igandean egindako enkantearen ostean, erabaki dira jada aurtengo ehiza denboraldian norenak izango diren ehize postuak. Aginaran 0-ren truke eskaini zuten igandeko enkantean diru kantitate handiena: 10.500 euro. Bigarren posturik ordainduena Apota 10 izan da, eta haren truke 10.301 euro eskaini dituzte. Igande goizeko 10:30ean hasi zen enkantea Segurako udaletxean. Ehiztariek postu bakoitza eskuratzearren ordaintzeko prest zeuden diru kopuru handiena bidali zuten gutunazaletan sartuta udaletxera, larunbata horretarako azken eguna izanik. Eta igandean, sobreak ireki eta bi buelta egin ostean eskatuta zeuden postu guztien jabeak nortzuk izango diren jakin zen. Ehiztariek aurten guztira 56 posturengatik egin ahal izan dute eskaintza. Postuak lineaka banatzen dira, eta linea bakoitzeko postu bakoiti eta bikoitiak banatzen dira: batzuk enkanterako eta besteak herrien artean banatzeko. Subastan inork eskatu ez zituen gainerako hamaika postuak Partzuergoko herrien artean banatu ziren enkantea amaitu ostean. 120.000 euro inguru guztira Seguran enkantean sartzen ziren Partzuergoko lurretako ehiza postuengatik guztira 120.000 euro inguru ordaindu dira aurten. Dirua Partzuergoarentzat izaten da, eta enkantetik libre geratu direnak egunero zozkatuko dira.
Aginaran 0-ren truke eskaini zuten igandeko enkantean diru kantitate handiena: 10.500 euro. Bigarren posturik ordainduena Apota 10 izan da, eta haren truke 10.301 euro eskaini dituzte.
Igande goizeko 10:30ean hasi zen enkantea Segurako udaletxean. Ehiztariek postu bakoitza eskuratzearren ordaintzeko prest zeuden diru kopuru handiena bidali zuten gutunazaletan sartuta udaletxera, larunbata horretarako azken eguna izanik. Eta igandean, sobreak ireki eta bi buelta egin ostean eskatuta zeuden postu guztien jabeak nortzuk izango diren jakin zen. Ehiztariek aurten guztira 56 posturengatik egin ahal izan dute eskaintza.
Postuak lineaka banatzen dira, eta linea bakoitzeko postu bakoiti eta bikoitiak banatzen dira: batzuk enkanterako eta besteak herrien artean banatzeko. Subastan inork eskatu ez zituen gainerako hamaika postuak Partzuergoko herrien artean banatu ziren enkantea amaitu ostean.
120.000 euro inguru guztira
Seguran enkantean sartzen ziren Partzuergoko lurretako ehiza postuengatik guztira 120.000 euro inguru ordaindu dira aurten. Dirua Partzuergoarentzat izaten da, eta enkantetik libre geratu direnak egunero zozkatuko dira.














