Ekitaldi gehiagok beteko dute Lazkaoko agenda
Datozen hiru asteburuetan izango diren garagardo festa, sagardo dastaketa eta San Migel egunaz gain, Lazkaon beste hainbat ekitaldi egingo dira irailean zehar. Igandean Esparruko eguna ospatuko da, egun osoko egitarauarekin. Irailaren 22an Euskaraz biz...
Datozen hiru asteburuetan izango diren garagardo festa, sagardo dastaketa eta San Migel egunaz gain, Lazkaon beste hainbat ekitaldi egingo dira irailean zehar. Igandean Esparruko eguna ospatuko da, egun osoko egitarauarekin. Irailaren 22an Euskaraz bizi nahi dut lasterketa herrikoia egingo da, 23an Dantzari Txiki eguna, eta San Migel biharamunean, 30ean, Josetxo Imazen oroimeneko herri krosa igaroko da herriguneko kaleetatik.












