Gizon batek autoarekin lagun batzuk harrapatu ditu Legazpin

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du bart Legazpin, autoarekin lagun batzuk harrapatu dituela egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gainera, iturri haren arabera, gidariak alkoholemia proban positibo eman du. Plazaola kalean izan da gertaera, goizeko laurak aldera. Autoa martxan atzeraka zuela harrapatu ditu pertsona batzuk, eta lau auto ere kaltetu ditu. Ondoren, ihesari ekin dio. Herritar batek abisua eman dio Ertzaintzari, eta honek minutu batzuetara atzeman du gidaria. 0,60ko eta 0,55eko tasak eman ditu alkoholemia proban. Zaurituek kolpe arinak dauzkate. Dena dela, haietako bi Zumarragako erietxera eraman dituzte, hanketan mina zutela eta.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa