Beasaindarrak Arana-Bideluzeko jaiak ospatzen ari dira
Atzo Arana-Bideluze auzoko jaiak hasi ziren Beasainen. Gaur arratsaldean euskaraokea izan da eta gauerdian Mistery Train taldeak joko du. Bihar, igandea, 12:00etan erretiratuek tokan jokatuko dute, haurrek puzgarrietan jolastuko dute eta herri kirol sa...
Atzo Arana-Bideluze auzoko jaiak hasi ziren Beasainen. Gaur arratsaldean euskaraokea izan da eta gauerdian Mistery Train taldeak joko du. Bihar, igandea, 12:00etan erretiratuek tokan jokatuko dute, haurrek puzgarrietan jolastuko dute eta herri kirol saioa izango da. 16:30ean berriro puzgarrietan jolasteko aukera izango da. 18:00etan haurrentzako ikuskizuna hasiko da eta, bukatzeko, 19:00etan auzoko erretiratuentzat luntxa izango da Aitzgorri elkartean.