2012/9/27

Kirol Festa eta Kantu Festa Zegaman

Asteburu honetan kirol eta kantu festak izango dituzte zegaman. Ostirala: 20:00 Orkatz eta Orkatz Tixki abesbatzek ikasturte hasierako kontzertua San Martin parrokian.   Larunbata: 10:00etatik hasita Aitxuri Herri Eskolako patioan ikasleentzako Kirol Festa. 13:30ean bazkaria Aizkorri Guraso Elkarteak antolaturik. Jarraian, XVIII. Kantu Festa Orkatz Abesbatza Kultur Elkartekoek antolaturik. 16:30ean jokoak eskolako jolastokian. 18:30ean buruhandiak eta txokolatada egingo dute. 20:00etan kantu-jira herriko tabernetan haur zein helduk, euskal kantak abestuz, trikitilarien laguntzarekin. Amaieran mokadutxoa egingo dute udaletxeko arkupeetan.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Murumendi elkarteak 39. sagardo lehiaketa egingo du asteartean

Beasaingo Murumendi elkarteak 39. sagardo lehiaketa antolatu du. Astearte honetan izango da, 20:00etan hasita. Lehiaketa horretan, sagardozaleek eta sagardogileek ere parte har dezakete. Bakoitzak seina sagardo botila eraman behar ditu, denak etxe berdinekoak, baina inolako etiketa edo ikurrik gabe. Parte hartzaile guztiek sagardoak probatu eta 5etik 10era bitartean puntuatuko dituzte. Hala, punturik gehien jasotzen duen sagardoa izango da irabazlea. Iaz, Juan Mari Iriziarrek (irudian) jantzi zuen txapela. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrena; epea, urriaren 1ean itxiko dute, iluntzeko 19:00etan. Horretarako San Inazio kaleko lokalera joan edo 943 88 09 28 telefono zenbakira deitu behar da.

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa