Murumendi elkarteak 39. sagardo lehiaketa egingo du asteartean
Beasaingo Murumendi elkarteak 39. sagardo lehiaketa antolatu du. Astearte honetan izango da, 20:00etan hasita. Lehiaketa horretan, sagardozaleek eta sagardogileek ere parte har dezakete. Bakoitzak seina sagardo botila eraman behar ditu, denak etxe berdinekoak, baina inolako etiketa edo ikurrik gabe. Parte hartzaile guztiek sagardoak probatu eta 5etik 10era bitartean puntuatuko dituzte. Hala, punturik gehien jasotzen duen sagardoa izango da irabazlea. Iaz, Juan Mari Iriziarrek (irudian) jantzi zuen txapela. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrena; epea, urriaren 1ean itxiko dute, iluntzeko 19:00etan. Horretarako San Inazio kaleko lokalera joan edo 943 88 09 28 telefono zenbakira deitu behar da.
Beasaingo Murumendi elkarteak 39. sagardo lehiaketa antolatu du. Astearte honetan izango da, 20:00etan hasita. Lehiaketa horretan, sagardozaleek eta sagardogileek ere parte har dezakete. Bakoitzak seina sagardo botila eraman behar ditu, denak etxe berdinekoak, baina inolako etiketa edo ikurrik gabe. Parte hartzaile guztiek sagardoak probatu eta 5etik 10era bitartean puntuatuko dituzte. Hala, punturik gehien jasotzen duen sagardoa izango da irabazlea. Iaz, Juan Mari Iriziarrek (irudian) jantzi zuen txapela.
Parte hartzeko, izena eman behar da aurrena; epea, urriaren 1ean itxiko dute, iluntzeko 19:00etan. Horretarako San Inazio kaleko lokalera joan edo 943 88 09 28 telefono zenbakira deitu behar da.