Erretzeari uzteko saioan izena emateko epea ixtear
Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatuta, erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute hilaren 10ean. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Bertan parte hartu nahi dutenek, hilaren 9a baino lehen eman behar dute izena. Horretara...
Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatuta, erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute hilaren 10ean. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan.
Bertan parte hartu nahi dutenek, hilaren 9a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako, 943 80 56 10 telefono zenbakira deitu edo bi udal horietako gizarte sailetara jo daiteke: Beasainen (ongizate@beasain.net) edo Ordizian (mceberio@ordizia.org).