2012/10/2

Ordizia Kolore 2. saioa

Ordizia Kolore topaketa, bigarren saioa Non: D’Elikatuz zentroan Ordua: 16:00ak

Goierriko Hitza

Erretzeari uzteko saioan izena emateko epea ixtear

Beasaingo eta Ordiziako Udalek antolatuta, erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute hilaren 10ean. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Bertan parte hartu nahi dutenek, hilaren 9a baino lehen eman behar dute izena. Horretara...

Beasaingo Hitza

Euskal Herriko Itzulia prestatzeko garaia

Datorren urteko Euskal Herriko Itzulian toki berezia izango du Beasainek, etapa baten bukaera eta biharamuneko erlojupeko proba hartuko baititu. Loinatz Txirrindulari Elkartekoentzat, urtetako lanaren saria izan da Itzuliko bi etapa Beasainen bukatzea. Baina aldi berean, erantzukizun eta lan handia ere eskatzen du, eta aurrez hasi behar da gauzak lotzen, egun handirako dena prest egon dadin. Bihar egingo dute prestaketa lanetan hasteko aurreneko bilera, eta laguntzeko borondatea duten guztiei egin diete bertara agertzeko deia. Loinatz Txirrindulari Elkarteak 50. urteurrena beteko du 2013. urtean. Urtemuga borobil hori dela eta, Beasaingo Udalarekin eta Euskadiko Txirrindularitza Elkargoarekin egindako akordio bati esker, hurrengo edizioko bosgarren etaparen bukaera eta azken eguneko erlojupekoa bertan egingo dituzte. Hala jakinarazi zuten hiru aldeek, abuztuan Igartzan egindako agerraldian. Bi etapa, Goierrin barrena Apirilaren 5ean, Eibarren hasi eta Beasainen bukatuko den etapa jokatuko da. Jose Luis Arrieta itzuliko ibilbideen arduradunaren arabera, 150 bat kilometroko etapa izango dela aurreikusten dute. Mandubiako gainetik barrena sartuko dira txirrindulariak Goierrin. Ondoren egingo duten ibilbidea zehazteko dago oraindik, baina litekeena da Lazkaomendiko gaina eta beste mendateren bat ere pasatzea. Biharamunean berriz, apirilaren 6an, itzulia itxiko duen erlojupeko proba jokatuko da. Beasainen hasi eta bukatuko den 22 kilometroko ibilbidea egingo dute. Beasaindik abiatuta, Lierniko gaina igo beharko dute txirrindulariek. Mutiloara jaitsi eta handik Zeraina [...]

Beasaingo Hitza

Rai Bueno ipuin kontalaria

Rai Bueno ipuin kontalariak ‘Eta orduan gu han izan ginen’ ikuskizuna egingo du, urriaren 24an, 17:30ean, udal liburutegian.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa