Mintzalagunak elkartu eta lanean hasi dira Lazkaon
Mintzalaguna ekimenaren beste lanurte bat abiarazi dute Lazkaon. Gerriko kultur elkartearen akuiluarekin, herrian «urte dexentean ondo funtzionatu» duen jarduera hasi da, beste behin. Udalaren, San Benito ikastolaren eta Maizpideren babesa du. Aurreko ostegunean plazan egin zuten aurreneko juntadizoa, azalpenak emateko eta taldeak osatzeko. 25 bat lagun elkartu ziren. Izena hartu ondoren, hiruko taldeak osatuko dituzte: euskaldun zahar bat eta bi berri. Egitekoa, astean behin ordubetean bildu, eta edozertaz hitz egitea da, ez nahitaez euskara batuan. Helburua kaleko hizkerara ohitzea delako, eta inguruan euskaraz aritzea zail dutenei laguntzea, mintzapraktika egitea. Maiatzera arte iraungo du Mintzalagunak. Ekitaldi osagarriak ere izango dira urtean zehar. Doan da, guztientzat.
Aurreko ostegunean plazan egin zuten aurreneko juntadizoa, azalpenak emateko eta taldeak osatzeko. 25 bat lagun elkartu ziren. Izena hartu ondoren, hiruko taldeak osatuko dituzte: euskaldun zahar bat eta bi berri.
Egitekoa, astean behin ordubetean bildu, eta edozertaz hitz egitea da, ez nahitaez euskara batuan. Helburua kaleko hizkerara ohitzea delako, eta inguruan euskaraz aritzea zail dutenei laguntzea, mintzapraktika egitea.
Maiatzera arte iraungo du Mintzalagunak. Ekitaldi osagarriak ere izango dira urtean zehar. Doan da, guztientzat.













