Lazkaon eta Beasainen izango dira EAJko kideak
Eusko Alderdi Jeltzaleak bi ekitaldi egingo ditu bihar Goierrin. Lehena Lazkaon izango da, 11:30ean frontoian, eta Joseba Egibarrek parte hartuko du. Lazkaoko, Legazpiko, Beasaingo eta Ataungo ordezkariak ere bertan izango dira. 19:30ean Beasaingo Igartza jauregian Euskadi eta Catalunya, bi nazio etorkizunaren bila hitzaldia egingo dute CIUko Vicor Tarradellasek eta Egibarrek.













