Eguraldi ona eta giro hobea Zaldibiako Santa Fe jaietan
Zaldibiako Santa Fe jaiak azken hondarretan badira ere, herritarrek badute oraindik festarako gogorik. Koadrillen eguna dute gaurkoa, eta eguraldi onak eta festa giro bikainak lagunduta ari dira ospatzen. Eguerdi partean hasi da festa pizten, bertako b...
Zaldibiako Santa Fe jaiak azken hondarretan badira ere, herritarrek badute oraindik festarako gogorik. Koadrillen eguna dute gaurkoa, eta eguraldi onak eta festa giro bikainak lagunduta ari dira ospatzen. Eguerdi partean hasi da festa pizten, bertako bi taldeen arteko herri kirol saioarekin. Jende dezente bildu du desafioak. Besteak beste, ingudearekin, korrika, trontxan, lasto eta harri altxatzen eta bizikletan aritu dira. Azkenean, talde berdeak irabazi du.
Eguerdian poteoa egin dute, Burrunbazale txarangak lagunduta, eta ondoren, 300 lagunetik gora elkartu dira plazan jarritako mahaietan, herri bazkarirako. Bazkalondoan jokoak izango dituzte, eta gauean, Tximeleta taldearekin erromeria giroa izango da.













