Ganaduzaleei eta munduko gazta ezberdinei omenaldia egin diete Idiazabalen
Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urtemuga ospatzeko ekitaldi sorta egiten ari dira egunotan Idiazabalen, Gaztaren mamia lemapean. Atzoko lehiaketaren ondoren, gaurkoan azoka egin dute. Bertan, munduko gazta mota ezberdin ugari probatzeko aukera izan ...
Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urtemuga ospatzeko ekitaldi sorta egiten ari dira egunotan Idiazabalen, Gaztaren mamia lemapean. Atzoko lehiaketaren ondoren, gaurkoan azoka egin dute. Bertan, munduko gazta mota ezberdin ugari probatzeko aukera izan da; baina horrez gain, bertako ganaduzaleen alerik onenak ere erakusgai izan dituzte goiz osoan zehar.
Plaza nagusian, jatorri izendapena duten hamabost gazta mota ezberdin probatzeko aukera aukera izan dute bisitariek, 5 euroren truke. Plazaren ondoko aparkalekuan berriz, ganaduarentzako tokia zuten egokituta. Bertako abeltzainen lana goraipatu nahi izan dute horrela. Besteak beste, esne nahiz haragitarako behiak, ardi eta ahariak, ahuntzak eta behorrak ikus zitezkeen bertan. Eguerdi partean, artzain batek gidatuta, artaldea ere pasa da herriguneko kaleetatik.
Gaurko eguna Ipar Euskal Herriaren duten lotura sendotzeko erabili nahi izan dute, han ere, artzaintzarako tradizio handia baitago. Hala, Euskal Laborantza Ganberako kideak etorri dira Idiazabalera, eta Idiazabalek, senidetza egin du Zuberoako Muskildi herriarekin. Eguna bukatzeko, Erramun Martikorena artzain eta kantari baxe-nafartarrak emanaldia egin du.













