Remirok iazko garaipena errepikatu eta urrezko gazta lortu du Ordizian
Ricardo Remiro artzain nafarrak bigarren urtez jarraian irabazi du Ordiziako Txapeldun gazta lehiaketa. Aurten gainera, urrezko gazta ere eraman du Eulatekoak; urrezko eta zilarrezko dominak ere berak irabazi ditu. Remirok, berak eta bere familia osoak “urtetan egindako lanaren errekonozimendua” dela esan du. Nahiz eta lehendik sari ugari jasotakoa den, hunkituta agertu da gaurko oroigarria jasotzerakoan. Ricardo Remirok azken hamar urteetan bi aldiz irabazi du Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa, 2007an eta 2011n. Horregatik, bi lote aurkezteko aukera zuen gaurko lehiaketara. Eta biak saritu dizkiote, gainera. Hirugarren saria berriz, Mausitxako Jesus Ansolak irabazi du. Hiru gazta sarituek, 8 puntutik gorako puntuazioa jaso dute. Remiro “oso gustura” agertu da sariarekin. Zilarrezko dominarekin ere “konforme” zegoela azaldu du, “baina lehenengoa ere eman didatenean, izugarria izan da”. Azken urteetan Ordizian eta beste zenbait lehiaketetan sariak jaso izan ditu, eta konstantzia horren inguruan galdetuta, “bolada onean” daudela azaldu du, eta hori aprobetxatu beharra dagoela. Aurkeztu duen gazta “oso orekatua” dela azaldu du, eta sekretu nagusia, “esne ona eta garbia” erabiltzea dela. Gazta eta ardo eskaintza zabala Lehiaketaz gain, ardo eta gazta azoka ere egin dute gaur, Ordiziako plazan. Jatorri izendapen ezberdinetako ardoak (Nafarroa, Errioxa, Arabar Errioxa, Ribera de Duero, Rueda…) eta jatorri askotako gaztak (Idiazabal, Erronkari, [...]
Ricardo Remiro artzain nafarrak bigarren urtez jarraian irabazi du Ordiziako Txapeldun gazta lehiaketa. Aurten gainera, urrezko gazta ere eraman du Eulatekoak; urrezko eta zilarrezko dominak ere berak irabazi ditu. Remirok, berak eta bere familia osoak “urtetan egindako lanaren errekonozimendua” dela esan du. Nahiz eta lehendik sari ugari jasotakoa den, hunkituta agertu da gaurko oroigarria jasotzerakoan.
Ricardo Remirok azken hamar urteetan bi aldiz irabazi du Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa, 2007an eta 2011n. Horregatik, bi lote aurkezteko aukera zuen gaurko lehiaketara. Eta biak saritu dizkiote, gainera. Hirugarren saria berriz, Mausitxako Jesus Ansolak irabazi du. Hiru gazta sarituek, 8 puntutik gorako puntuazioa jaso dute.
Remiro “oso gustura” agertu da sariarekin. Zilarrezko dominarekin ere “konforme” zegoela azaldu du, “baina lehenengoa ere eman didatenean, izugarria izan da”. Azken urteetan Ordizian eta beste zenbait lehiaketetan sariak jaso izan ditu, eta konstantzia horren inguruan galdetuta, “bolada onean” daudela azaldu du, eta hori aprobetxatu beharra dagoela. Aurkeztu duen gazta “oso orekatua” dela azaldu du, eta sekretu nagusia, “esne ona eta garbia” erabiltzea dela.
Gazta eta ardo eskaintza zabala
Lehiaketaz gain, ardo eta gazta azoka ere egin dute gaur, Ordiziako plazan. Jatorri izendapen ezberdinetako ardoak (Nafarroa, Errioxa, Arabar Errioxa, Ribera de Duero, Rueda…) eta jatorri askotako gaztak (Idiazabal, Erronkari, Asturias, Katalunia, Frantzia…) probatu ahal izan dituzte bisitariek.














