Hego haizea, usoak eta perretxikoak
Hego haizea bizi zebilen atzo goizean, eta haren eraginak aipagai ziren feriako postuen artean. Perretxiko kontuetan bereziki, poliki hasi zen kolpeak ez du dirudienez luze iraungo. Hala ere, aukera handia zen beste behin ere Ordizian; onddoak hemengoak eta kanpokoak, gibelurdinak, esnegorriak, zizahoriak, eta saltsa perretxiku beltz –Craterellus Cornicopioides– gutxi batzuk erakusgai zituen Lasak. «Jendeak ez du erosteko ohiturarik, baina hizketarako aitzakia. izaten da». Izenak izana: saltsa perretxikoa! Lehen kiwiak ekarri zituen Berrobiko Barazki Bizidunak etxeko Mapi Gartziak. Oraindik gogorrak daude, izan ere, kiwiak lehen izotzak hasi aurretik bildu behar dira eta gero poliki-poliki bigunduz doaz jateko puntuan jarri arte. Inork nahiko balitu 3,5 euroan eros ditzake. Ez du aurten hainbeste bilduko Mapik; «sagarren antzera kiwia ere bi urtez behinekoa da. Aurtengoa atseden urtea dute, iaz lore asko eta ondorioz frutu asko eman zuten, eta aurten, egur edo adar gehiago eta fruitu gutxiago». Hala eman zigun kiwiaren berri Gartziak. Gainerakoan eroritako lehen sagar errezil gutxi batzuk ekartzen hasia da jendea, eta gero eta intxaur eta hur gehiago ere bada, postuz postu. Udazkenean gorputzen beharrak asetzeko primerako produktuak dira biak ere, adituek diotenez. Eta baita aza, azalora, brokoli, borraja, zerba, babarrun eta guzti horiek ere, garaikoak eta tokian tokikoak. Herriz herriko feriak [...]
Hego haizea bizi zebilen atzo goizean, eta haren eraginak aipagai ziren feriako postuen artean. Perretxiko kontuetan bereziki, poliki hasi zen kolpeak ez du dirudienez luze iraungo. Hala ere, aukera handia zen beste behin ere Ordizian; onddoak hemengoak eta kanpokoak, gibelurdinak, esnegorriak, zizahoriak, eta saltsa perretxiku beltz –Craterellus Cornicopioides– gutxi batzuk erakusgai zituen Lasak. «Jendeak ez du erosteko ohiturarik, baina hizketarako aitzakia. izaten da». Izenak izana: saltsa perretxikoa!
Lehen kiwiak ekarri zituen Berrobiko Barazki Bizidunak etxeko Mapi Gartziak. Oraindik gogorrak daude, izan ere, kiwiak lehen izotzak hasi aurretik bildu behar dira eta gero poliki-poliki bigunduz doaz jateko puntuan jarri arte. Inork nahiko balitu 3,5 euroan eros ditzake. Ez du aurten hainbeste bilduko Mapik; «sagarren antzera kiwia ere bi urtez behinekoa da. Aurtengoa atseden urtea dute, iaz lore asko eta ondorioz frutu asko eman zuten, eta aurten, egur edo adar gehiago eta fruitu gutxiago». Hala eman zigun kiwiaren berri Gartziak.
Gainerakoan eroritako lehen sagar errezil gutxi batzuk ekartzen hasia da jendea, eta gero eta intxaur eta hur gehiago ere bada, postuz postu. Udazkenean gorputzen beharrak asetzeko primerako produktuak dira biak ere, adituek diotenez. Eta baita aza, azalora, brokoli, borraja, zerba, babarrun eta guzti horiek ere, garaikoak eta tokian tokikoak. Herriz herriko feriak dira horien topaleku bikainak.
Santu guztien eguneko loreak
Santu Guztien egunaren etorreraren seinale lehen zentroak aurkeztu ditu Altzagako Maria Dolores Arruabarrenak; krabelin dozenakin egindakoa, 30 eurotik aurrera eros daiteke. Hortik gora nahi den beste lore eta aukera ezberdin egin daiteke, baikoitzaren poltsikoaren arabera. Lehen krisantemoak, berriz, Azanza lorategikoen postuan ziren salgai, kolore ezberdinetakoak aukeran, 3,5 euroan. Datorren astekoa baliatuko dute askok enkarguak egiteko, hurrengoa dataz justu antzean tokatzen baita aurten.












