Ehiztari bat hil da Gaintzan, postutik erorita
Ordiziako ehiztari bat hil da Gaintzan, ehizeko postutik erorita. Goizeko 09:00ak aldera gertatu zen ezbeharra, atzo, eta Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez, argitzeko dago oraindik zer dela eta erori zen gizonezkoa hamar metro inguruko ehiza postutik. 64 urte zituen gizonezkoak, eta ehiztari iaioa zen. Istripuaren unean bakarrik zegoen ehiztaria postuan. Pinuz inguratuta dago istripua gertatu den postua, eta inguruan beste hainbat postu eta ehiztari bazeuden ere istripuaren unean, ez zen inor konturatu ordiziarra erori egin zela. Beste ehiztari batek aurkitu zuen lurrean, eta hark eman zuen abisua. Inguruko ehiztarien artean ordiziarra artatzeko gai zen inor ez zegoela ikusita, larrialdi zerbitzuetara deitu zuten orduan. Ertzaintzaren hainbat patruila eta larrialdi zerbitzuetako langileak gerturatu ziren istripuaren lekura, GI-3371 errepidetik berrogeita hamar metro ingurura, Abaltzisketako Larraitz auzoaren eta Gaintza herriaren arteko gunera. Ehiztari amorratua Larrialdi zerbitzuetako kideek bihotz-biriketako bizkortze lanak egin zizkioten ehiztariari, baina zituen lesioak larriak ziren eta Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez ezin izan zuten haren bizitzaren alde gehiagorik egin. Eginbide judizialak amaituta, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten atzo, bertan autopsia egin eta gertatutakoa argitzeko. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, gertatukoa argitzeko asmoz. 64 urteko gizonezko ordiziarra ehiztari amorratua zen, eta urteak zeramatzan afizioaz gozatzen, Gaintza eta Abaltzisketa inguruko postuetan eta [...]
Ordiziako ehiztari bat hil da Gaintzan, ehizeko postutik erorita. Goizeko 09:00ak aldera gertatu zen ezbeharra, atzo, eta Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez, argitzeko dago oraindik zer dela eta erori zen gizonezkoa hamar metro inguruko ehiza postutik. 64 urte zituen gizonezkoak, eta ehiztari iaioa zen.
Istripuaren unean bakarrik zegoen ehiztaria postuan. Pinuz inguratuta dago istripua gertatu den postua, eta inguruan beste hainbat postu eta ehiztari bazeuden ere istripuaren unean, ez zen inor konturatu ordiziarra erori egin zela. Beste ehiztari batek aurkitu zuen lurrean, eta hark eman zuen abisua. Inguruko ehiztarien artean ordiziarra artatzeko gai zen inor ez zegoela ikusita, larrialdi zerbitzuetara deitu zuten orduan.
Ertzaintzaren hainbat patruila eta larrialdi zerbitzuetako langileak gerturatu ziren istripuaren lekura, GI-3371 errepidetik berrogeita hamar metro ingurura, Abaltzisketako Larraitz auzoaren eta Gaintza herriaren arteko gunera.
Ehiztari amorratua
Larrialdi zerbitzuetako kideek bihotz-biriketako bizkortze lanak egin zizkioten ehiztariari, baina zituen lesioak larriak ziren eta Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez ezin izan zuten haren bizitzaren alde gehiagorik egin.
Eginbide judizialak amaituta, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten atzo, bertan autopsia egin eta gertatutakoa argitzeko. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, gertatukoa argitzeko asmoz.
64 urteko gizonezko ordiziarra ehiztari amorratua zen, eta urteak zeramatzan afizioaz gozatzen, Gaintza eta Abaltzisketa inguruko postuetan eta eskualdeko beste hainbatetan.












