
Zegamako Herrira taldea etzi, urriak 27, aurkeztuko dute. Arranoaitzera ibilaldia egingo dute lehenik, eta bertan talde argazki bat aterako dute, presoei bidaltzeko. 10:00ak aldera abiatuko dira Zegamatik eta 11:00-11:30ak alderako tontorrean izango d...

Goierriko meatze paisaia eta XIX. mendeko garraiobideak ezagutzeko aukera eskainiko du Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak Etzi. Meatze paisaiaren nondik norakoak ibilaldi gidatu batekin azalduko dituzte etzi. Mutiloatik Ormaiztegira joango dira Bide Berdetik. Mutiloako plazan jarri dute hitzordua, 10:00etan, eta ibilaldiak hiru ordu eta erdi iraungo du. Joateko interesa dutenek lau euro ordaindu beharko dituzte. Itzulerako garraioa prezio horren barruan sartuko da. Taldea osateko gutxienez zortzi pertsonak eman beharko dute izena eta gehienez ere hogei pertsonako taldea osatuko dute. Bihar da izena emateko azken eguna. Bestalde, etzi arratsaldean 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako XIX. mendeko garraiobideak tailerra antolatu dute. 17:00etan hasiko dute eta bertan Euskal Herriaren historian murgilduko dira, diligentziatik baporezko itsasuntzira bidaiatuz. Izena aurrez eman behar da.

Nafarroa Oinez egitasmoaren antolatzaileek balorazioan esan dutenez, euritearen erruz, aurten ez dituzte helburu ekonomikoak bete. Ordiziako Udalak jakitera eman duenez, aurtengo antolatzailea den San Fermin Ikastolak “joaterik izan ez zuten eusk...

Beasaingo Loinatz Txirrindulari Elkarteak ilusioz beteta ari da datorren denboraldia prestatzeko lanean. Izan ere, aurten 50. urtemuga ospatuko du elkarteak. Hori gutxi ez eta, Euskal Herriko Itzuliko etapa bukaera bat eta biharamuneko erlojupekoa egingo dituzte Beasainen. Urtean zehar ekintza ugari eta «maila altukoak» antolatu nahi dituzte. Baina horrekin batera, «herriko eta bailarako baseko txirrindularitza indartu» nahi dutela azaldu dute, herritarren artean kirol horrekiko zaletasuna indartzearekin batera. Zentzu horretan, Goierriren eta Loinatz txirrindulari elkartearen izena «gure kadete mailako txirrindulari taldeak parte hartzen duen herrietara» eraman nahi dute. Lasterketei dagokionean, elkarteak zazpi proba nagusi antolatuko ditu aurten. Batetik ume eta gaztetxoen mailako XXV. Eskolarteko probak egingo dituzte. Martxoan berriz, kadete mailako Usurbe proba. Maiatzean munduko txapelketaren aurreko Beasain proba egingo dute, jubenil mailan. Uztailean berriz, Beasaingo probarik beteranoena, Loinatz klasikoa egingo dute; 1926. urtetik egiten da –1936-37 urteetan izan ezik– aurten 85 urte bete ditu proba horrek. Baita denboraldi honetan 53. edizioa egingo duen Loinatz proba ere. Horrez gain, kadete mailako taldea eta zikloturisten irteerak egiteko taldea ere osatu dituzte aurten. Euskal Herriko Itzulia Aurten izango duten hitzordurik garrantzitsuena, ordea, Euskal Herriko Itzulia izango da. Elkartearen 50. urtemuga dela eta, Euskal Herriko Itzulia Goierrira ekartzea eskatu zieten antolatzaileei. Federazioak onartu egin zuen eskaera, eta harrezkero 20 laguneko talde bat «lasterketa [...]

Beasaingo Aizkorri mendizale elkarteak pasa den astebururako antolatu zuen Santa Barbara eta Irimo inguruetara joateko mendi irteera. Eguraldi txarra zela medio, ordea, bertan behera utzi behar izan zuten. Hala, irteera igande honetan egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, bihar, ostirala, 20:00etan, elkartearen egoitzan egingo duten joan behar dute, izena emateko.

Ordiziako Mendizaleak elkarteak mendi irteera egingo dute igandean, urriak 28. Mutrikuko mendi martxara joango dira eta Ordiziatik 06:45 abiatuko dira.

Beasaingo Murumendi ikastetxean hainbat berrikuntza lan egiten ari dira azken hilabeteotan, udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. Lan horiek ikusteko, eta udalaren eta eskolaren arteko harremana eta elkarlana bultzatze...

Hamabi urterekin hasi zen errugbian Santos Regil (Ordizia, 1974), eta 14 eta 23 urte bitartean internazional modura jokatu zuen maila guztietan. Ekainean eskaini zion ORE Ordiziako Rugby Elkarteko zuzendaritzak kargu berria, eta «erronka polita» zela iritzita, baiezkoa eman zuen. Azken urteetan beheko mailetako eta bigarren taldeko jokalariekin aritu da lanean, eta gaur-gaurkoz, haren arduren artean dago klubeko talde guztien lana planifikatzea. Zer moduz bizitzen ari zara kirol zuzendari modura ari zaren lehen hilabeteak? Gustura, alde batetik etxeko jende asko ari zaidalako laguntzen, eta babes hori sentitzen dudalako. Baina beste alde batetik, derrigorrezko nerbio horiek pasatu beharra daude, eta oso gaizki pasatzen duzu batzuetan, ez zenuelako pentsatzen horrenbesterainokoa izango zenik. Momentu batzuk daude partidetan… baina baita ere saiatzen naiz partidatik urrundu eta pixka bat gainetik ikusten. Bestela, denbora guztian entrenatzaile bezala baldin bazaude, talde guztiekin desgastatzen zara… Nik entrenatzaile lanak bigarren taldearekin egiten dut batez ere, eta beste guztiekin egiten dudana da batez ere planifikazioa, eta talde bakoitzaren entrenatzaileei delegatzen dizkiet bere lanak. Zerbaitek bereziki harritu al zaitu postu horretan zaudenetik? Goi mailako jokalariekin tratuan oso ondo, beldur pixka bat baineukan kontu horrekin, orain arte gaztetxoekin aritu naizelako batez ere. Alderdi horretatik oso ondo, oso sorpresa positiboa. Eta gero, ba saihestu [...]


