Aitor Begiristain Manchester Cityko kirol zuzendari da
Aitor Begiristain Txiki olaberritar futbolari ohia Manchesterreko (Ingalaterra) Manchester City futbol taldeak fitxatu du, klubaren kirol zuzendari kargurako. Bartzelona taldean 2003tik 2010era eduki zuen postu berbera izango du: futbolariak ikusi, seg...
Aitor Begiristain Txiki olaberritar futbolari ohia Manchesterreko (Ingalaterra) Manchester City futbol taldeak fitxatu du, klubaren kirol zuzendari kargurako. Bartzelona taldean 2003tik 2010era eduki zuen postu berbera izango du: futbolariak ikusi, segimena egin eta fitxatu. Cityren lehen taldeko entrenatzaile Roberto Mancinirekin ere aritu liteke lanean, The Guardian-ek dioenez. Begiristainen fitxaketa Pep Guardiolaren etorreran aurrekari bezala ere ikusi dute batzuek. Manchester Cityk 400 jokalari baino gehiago ditu bere egituran, futbol eskolatik lehen talderaino.