Aizpea gaztak hirugarren saria jaso du Gernikan
Gernikan gaur egin dute urteko feria handiena, urriko azken astelehenekoa. Gazta lehiaketan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak aurkeztutako gaztak hirugarren saria lortu du. Txapeldun Zeanuriko Jon Etxeberria izan da, irailean Ordiziako lehiaketa irabazi ...
Gernikan gaur egin dute urteko feria handiena, urriko azken astelehenekoa. Gazta lehiaketan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak aurkeztutako gaztak hirugarren saria lortu du. Txapeldun Zeanuriko Jon Etxeberria izan da, irailean Ordiziako lehiaketa irabazi zuena. Gainontzeko sariketetan —ezti, barazki, txakolin, fruta eta loreak— goierritarrek ez dute saririk atera.
Aizpea etxeko artaldea ostiralean jaitsi zuten Urbiatik Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainek. Goi mendiko Ttonttor txabola garaiz utzi dute, udazkeneko lehen elurtea baino bi egun lehenago.