Ampo Ordizia Kopako finalerdietara
Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin zuten. Udaberrira arte ez dira jokatuko Kopako finalerdiak, eta Ordiziak Bizkaia Gernika izango du aurkari. Finalerdietako lehen partida Altamiran jokatuko da martxoaren 2an, eta itzulikoa Gernikan, apirilaren 14an. Espainiako Kopako finala maiatzaren 5ean izango da. VRAC Quesos Entrepinaresek eta La Vilak jokatuko dute beste finalerdia. Ia lau asteko etenaren ondoren, liga datorren asteburuan jarriko da berriz abian. Ampo Ordiziak Santboiana hartuko du Altamiran.
Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin zuten.
Udaberrira arte ez dira jokatuko Kopako finalerdiak, eta Ordiziak Bizkaia Gernika izango du aurkari. Finalerdietako lehen partida Altamiran jokatuko da martxoaren 2an, eta itzulikoa Gernikan, apirilaren 14an. Espainiako Kopako finala maiatzaren 5ean izango da. VRAC Quesos Entrepinaresek eta La Vilak jokatuko dute beste finalerdia.
Ia lau asteko etenaren ondoren, liga datorren asteburuan jarriko da berriz abian. Ampo Ordiziak Santboiana hartuko du Altamiran.