Estanda Ordiziak galdu egin du Calceatenseren kontra
Estanda Ordiziak galdu egin du asteburuan Calceatenseren kontra jokatutako partida. Santo Domingo de la Calzada herriko taldeak borroka asko egin zuen garaipena eskuratzeko, eta ordiziarrek hainbesteko diferentziaz galtzea merezi izan ez bazuten ere, p...
Estanda Ordiziak galdu egin du asteburuan Calceatenseren kontra jokatutako partida. Santo Domingo de la Calzada herriko taldeak borroka asko egin zuen garaipena eskuratzeko, eta ordiziarrek hainbesteko diferentziaz galtzea merezi izan ez bazuten ere, partida 2-5 emaitzarekin amaitu zen. Estanda Ordiziatik azaldu dutenez, epailea ere alde izan zuten aurkariek. Golak Maite Gonzalezek eta Ane Izagirre Insaustik sartu zituzten.
Estanda Ordiziako jokalariak: Itziar Lopez, Ane Izaguirre Arruabarrena, Amaia Septiem, Naiara Bereciartua, Maite Gonzalez, Olatz Ibarguren eta Ane Izaguirre Insausti.