Herrira bilgunea aurkeztu dute Zegaman
Larunbat goizean Zegamako Herrira bilgunea aurkezteko mendi martxa egin zuten. Hasiera batean Arranoaitza joatea pentsatuta bazegoen ere, eguraldiak askorik laguntzen ez zuenez, hamar bat lagun Elor Txiki mendira igo ziren. Herrira itzuli zirenean Tartalo elkartean hamaiketakoa prest zegoen, beroan sartzeko. Hamailetakoan jende gehiago batu zitzaien mendi buelta egin zutenei eta herri mailako bilgunearen aurkezpen ofiziala egin zuten. Herriko preso eta iheslariei bidaltzeko argazkia ere atera zuten aurkezpenaren amaieran. Jarraian, aurkezpenean irakurri zen testua: Gaur hemen bildu gara euskal preso eta iheslariei gure elkartasuna adierazteko asmoarekin ezin ahaztu baitezakegu Zegaman ere ohe hutsak ditugula. Izan ere horixe da “Herrira” mugimenduaren helburua etxean ez dauden horien egoera hobetzea, edo behintzat saiatzea. Gatazkari irtenbide demokratikoa eta egiazkoa eman nahi diogu Gernikako Akordioak marraztutako ibilbidea jarraituz. Ibilbide horretan, preso eta iheslariak etxera ekartzea, geure egiten dugun erronka ezinbestekoa da. Eginkizunak batzen gaitu, ez egitasmo politiko jakin batek, ez eta ideologia bakar batek ere. “Herrira” mugimenduak ez du inolako alderdi edota erakunde politikorekiko inolako menpeko loturarik. Gehiago, gure aspirazioa ez da politikagintzan aritzea, preso eta iheslariak etxera ekartzeko helburuarekin bat egiten dugun herritarron mugimendua eraikitzea baizik. “Herrira” mugimenduaren helburu zehatzak hauek dira: Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emanez; gaixorik diren [...]
Larunbat goizean Zegamako Herrira bilgunea aurkezteko mendi martxa egin zuten. Hasiera batean Arranoaitza joatea pentsatuta bazegoen ere, eguraldiak askorik laguntzen ez zuenez, hamar bat lagun Elor Txiki mendira igo ziren. Herrira itzuli zirenean Tartalo elkartean hamaiketakoa prest zegoen, beroan sartzeko. Hamailetakoan jende gehiago batu zitzaien mendi buelta egin zutenei eta herri mailako bilgunearen aurkezpen ofiziala egin zuten. Herriko preso eta iheslariei bidaltzeko argazkia ere atera zuten aurkezpenaren amaieran.
Jarraian, aurkezpenean irakurri zen testua:
Gaur hemen bildu gara euskal preso eta iheslariei gure elkartasuna adierazteko asmoarekin ezin ahaztu baitezakegu Zegaman ere ohe hutsak ditugula. Izan ere horixe da “Herrira” mugimenduaren helburua etxean ez dauden horien egoera hobetzea, edo behintzat saiatzea.
Gatazkari irtenbide demokratikoa eta egiazkoa eman nahi diogu Gernikako Akordioak marraztutako ibilbidea jarraituz. Ibilbide horretan, preso eta iheslariak etxera ekartzea, geure egiten dugun erronka ezinbestekoa da. Eginkizunak batzen gaitu, ez egitasmo politiko jakin batek, ez eta ideologia bakar batek ere. “Herrira” mugimenduak ez du inolako alderdi edota erakunde politikorekiko inolako menpeko loturarik. Gehiago, gure aspirazioa ez da politikagintzan aritzea, preso eta iheslariak etxera ekartzeko helburuarekin bat egiten dugun herritarron mugimendua eraikitzea baizik.
“Herrira” mugimenduaren helburu zehatzak hauek dira:
-
Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emanez; gaixorik diren presoak aske utziz (gogoratu 13 preso gaixo ditugula Euskal Herrian eta horietako bat Inma herrian bizi zela); bizi arteko zigorra ezartzeko neurriak indargabetuz, hala nola, 197/2006 dotrina derogatuz, zigorraren bi herenak eta hiru laurdenak bete dituzten presoak aske utziz, Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplikatuz; eta azkenik, isolamendu, mittard eta bakartze egoerei amaiera emanez.
-
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz.
-
Iheslari politikoen aurkako jazarpena amaitzea eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera irekitzea Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari.
-
Preso eta Iheslari politiko guztien etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean.
Helburu hauen alde aritzeko herritarren elkargunea eraiki nahi dugu, askotariko konpromisoei eta ekarpen mota desberdinei bide emanez.
Sortu nahi dugun herri elkargune honek gure ustetan honako izaera izan beharko luke:
-
Mugimendu berria eta berritzailea
-
Herritarren parte hartzea sustatzen duen mugimendua izatea.
-
Eraginkorra izan nahi duen mugimendua da, nahiz eta denok dakigun oso erronka zaila dela hori.
-
Erredundantzia bada ere mugitzen den mugimendua nahi dugu.
-
Aurrez aipatu bezala mugimendu zabala eta heterogeneoa izan nahi dugu, guztiok dugulako zer esana horrelako elkargune batean.
-
Helburuak argi ditugunez egin nahi ditugun aldarrikapenak garbi adierazi nahi ditugu.
Mugimendu honen oinarri eta espresio nagusia herritarrak garela aipatu dugu era hori dela eta guztioi gonbidatzen zaituztegu gurekin harremanetan jarri eta mugimendu honen parte izatera.