Moreak irabazi du Zaldibiako mondeju txapelketa, zazpigarren aldiz
Zaldibian bizi den Maria Luisa Morea amezketarrak jantzi du, zazpigarren aldiz, mondeju onenaren egiletzat beste behin errekonozitu duen txapela. Ardiki Eguna atzo ospatu zuten Zaldibian, eta festaren barruan jokatu zen lehiaketa hori. Azken hiru urteetan jarraian irabazi du Moreak. Denera hamar sari atera ditu lehiaketaren 18. ekitaldietan: zazpi lehenengo postu, bi bigarren eta hirugarren bat. Bigarren Mari Jose Alkaiaga geratu zen, eta hirugarren Modesta Sukiak eta Josune Etxeberriak elkarrekin aurkeztutako sorta. Aralarko Gaztaren 15. Txapelketa ere izan zen. Ordiziako Joseba Intsaustiren gaztak irabazi du, Gipuzkoako txapelduna aurten. Haren aitak jaso zuen saria. Bigarren Bedaioko Karlos Otegi izan zen, eta hirugarren Migel Amiano altzotarra.
Zaldibian bizi den Maria Luisa Morea amezketarrak jantzi du, zazpigarren aldiz, mondeju onenaren egiletzat beste behin errekonozitu duen txapela. Ardiki Eguna atzo ospatu zuten Zaldibian, eta festaren barruan jokatu zen lehiaketa hori. Azken hiru urteetan jarraian irabazi du Moreak. Denera hamar sari atera ditu lehiaketaren 18. ekitaldietan: zazpi lehenengo postu, bi bigarren eta hirugarren bat. Bigarren Mari Jose Alkaiaga geratu zen, eta hirugarren Modesta Sukiak eta Josune Etxeberriak elkarrekin aurkeztutako sorta.
Aralarko Gaztaren 15. Txapelketa ere izan zen. Ordiziako Joseba Intsaustiren gaztak irabazi du, Gipuzkoako txapelduna aurten. Haren aitak jaso zuen saria. Bigarren Bedaioko Karlos Otegi izan zen, eta hirugarren Migel Amiano altzotarra.