Iparraldeko ehiza zakur bat izan da onena Aralarren
Ipar Euskal Herriko ehiza-zakur bat izan da garaile asteburuan Aralarren jokatu den II. Enirio-Aralar Field Trial proban. Nicola Gurutxageren jabetzako Deros des pics Luchonnais txakurra izan zen onena, oilagorretan. J.M. Guettek hazitakoa da zakurra, setter arrazakoa. Gurutxagek berak gidatu zuen. Lehen mailako Bikain-CACT emaitza eman diote epaileek. Paseko oilagorrak aurkitzea, geraraztea eta nagusiari erakustea da field trialean zakurren egitekoa. Eguraldi makurra izan dute larunbatean eta igandean. «Horrek eragina izan zuen oilagorren jokabidean. Haizea, euria eta elurra ere egin zigun, eta oilagorrak izutu zituen», aipatu du Euskal Herrian Field Trial elkarte antolatzaileko lehendakari Ion Urteagak. «Zakurren maila altua izanik ere, oso zaila izan zen oilagorrak gelditu eta puntuak hartzea. Azkenean, hala ere, puntu bat hartzea posible izan zen Deros-en lan onari esker». Euskal Herriko Basoetako Dama sariaren lehen saioa zen Aralarkoa. Bigarrena larunbatean eta igandean da, Iratiko oihanean (Zuberoa).
Lehen mailako Bikain-CACT emaitza eman diote epaileek. Paseko oilagorrak aurkitzea, geraraztea eta nagusiari erakustea da field trialean zakurren egitekoa.
Eguraldi makurra izan dute larunbatean eta igandean. «Horrek eragina izan zuen oilagorren jokabidean. Haizea, euria eta elurra ere egin zigun, eta oilagorrak izutu zituen», aipatu du Euskal Herrian Field Trial elkarte antolatzaileko lehendakari Ion Urteagak. «Zakurren maila altua izanik ere, oso zaila izan zen oilagorrak gelditu eta puntuak hartzea. Azkenean, hala ere, puntu bat hartzea posible izan zen Deros-en lan onari esker».
Euskal Herriko Basoetako Dama sariaren lehen saioa zen Aralarkoa. Bigarrena larunbatean eta igandean da, Iratiko oihanean (Zuberoa).














