Santos Regil babestuko du GH-SAT enpresak
GH Gerra Hermanos taldeko kide GH-SAT enpresak Ordizia Rugby Elkarteko jokalari edo entrenatzaileak babesteko orain urte batzuk hartu zuen erabakiarekin jarraituz, denboraldi honetan Santos Regil OREko zuzendari tekniko berria babestuko du. Garabien zerbitzu teknikoan aritzen da lanean GH-SAT enpresa.














