Bi ibilaldi antolatu ditu zubirako Zegamako Turismo bulegoak

Santu Guztien Eguna dela eta, datorren egunetan izango diren jai egunetarako, azaroaren 2 eta 3rako, Zegamako Turismo Bulegotik bi ibilaldi gidatu antolatu dituzte. Azaroaren 2an, “Santiago Bidean zehar Zegamatik Zalduondora” ibilaldia egingo dute, eta azaroaren 3an, “Sandrati koba, historiako giltzarri natura paradisu” ibilaldia. Honakoa da prestatu duten egitaraua ibiladi bakoitzerako. AZAROAK 2, OSTIRALA SANTIAGO BIDEAN ZEHAR ZEGAMATIK ZALDUONDORA IBILALDIA Zegamatik, Barneko Bidea izenaz ezagutzen den Santiago bidea igarotzen da. Bide honetan zehar, Santiago Bidearekin zein errege bidearekin zuzenki loturiko hainbat tenplu eta leku esanguratsu daude, Sandrati koba esaterako. Ibilaldian zehar gune interesgarri hauetako historiaren berri emango da eta ibilaldia amaitzean, indarrak berritu asmoz, Otzaurteko Bentan bazkari bat egitea da gure asmoa. IRTEERA: Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentrotik (Zegama) 8:00etan BAZKARIA: Otzaurteko Bentan 14:30ak inguruan PREZIOA: 25€ (bazkaria eta garraioa barne) IZEN-EMATEA: 943802187 / aizkorribidean@aizkorri.net (Zegamako Turismo Bulegoa) OHARRA: Garraio-zerbitzua izango da Zalduondotik Otzaurtera eta Otzaurtetik Zegamara etortzeko.   AZAROAK 3, LARUNBATA SANDRATI KOBA, HISTORIAKO GILTZARRI NATURA PARADISU Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zientzia elkarteak azken urte hauetan egin dituen indusketa arkeologikoetan. Indusketa hauetan eginiko aurkikuntzen berri emango da ibilaldi honetan [...]

Santu Guztien Eguna dela eta, datorren egunetan izango diren jai egunetarako, azaroaren 2 eta 3rako, Zegamako Turismo Bulegotik bi ibilaldi gidatu antolatu dituzte. Azaroaren 2an, “Santiago Bidean zehar Zegamatik Zalduondora” ibilaldia egingo dute, eta azaroaren 3an, “Sandrati koba, historiako giltzarri natura paradisu” ibilaldia. Honakoa da prestatu duten egitaraua ibiladi bakoitzerako.

AZAROAK 2, OSTIRALA

SANTIAGO BIDEAN ZEHAR ZEGAMATIK ZALDUONDORA IBILALDIA

Zegamatik, Barneko Bidea izenaz ezagutzen den Santiago bidea igarotzen da. Bide honetan zehar, Santiago Bidearekin zein errege bidearekin zuzenki loturiko hainbat tenplu eta leku esanguratsu daude, Sandrati koba esaterako. Ibilaldian zehar gune interesgarri hauetako historiaren berri emango da eta ibilaldia amaitzean, indarrak berritu asmoz, Otzaurteko Bentan bazkari bat egitea da gure asmoa.

IRTEERA: Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentrotik (Zegama) 8:00etan
BAZKARIA: Otzaurteko Bentan 14:30ak inguruan
PREZIOA: 25€ (bazkaria eta garraioa barne)
IZEN-EMATEA: 943802187 / aizkorribidean@aizkorri.net (Zegamako Turismo Bulegoa)
OHARRA: Garraio-zerbitzua izango da Zalduondotik Otzaurtera eta Otzaurtetik Zegamara etortzeko.

 
AZAROAK 3, LARUNBATA

SANDRATI KOBA, HISTORIAKO GILTZARRI NATURA PARADISU

Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zientzia elkarteak azken urte hauetan egin dituen indusketa arkeologikoetan. Indusketa hauetan eginiko aurkikuntzen berri emango da ibilaldi honetan eta garai bateko eraikinen hondarrak ikusiko dira. Halaber, SL-Gi3003 ibilbideari jarraituz, galtzada eta kobako natura inguruneaz gozatzeko parada ere izango da.

IRTEERA: Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentrotik (Zegama) 9:30etan
PREZIOA: 4€
IZEN-EMATEA: 943802187 / aizkorribidean@aizkorri.net (Zegamako Turismo Bulegoa)
OHARRA: Hamaiketakoa egiteko tarte bat hartuko da eta jatekoa norberak eraman beharko du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa