Gizon bat atxilotu dute Igartetxe kalean, beste bati eraso egiteagatik
Gizon bat atxilotu dute Beasainen, Igartetxe kalean, beste gizon bati arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zauritutako gizona Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten zuten zaurien ondorioz. Gertakar...
Gizon bat atxilotu dute Beasainen, Igartetxe kalean, beste gizon bati arma zuri batekin eraso egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zauritutako gizona Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten zuten zaurien ondorioz. Gertakariak atzo gertatu ziren, arratsaldeko seiak aldera.
Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, atxiloketaren unean tentsio uneak bizi izan ziren, atxilotuaren gertuko hainbat lagunek istiluak sortu baitzituzten. Hala, istiluetan, beste hiru pertsona ere atxilotu zituzten, autoritatearen aurkako atentatua egotzita. Atxilotuak gizonezko bat eta bi emakumezko dira. Ertzaintza gertatutakoa aztertzen ari da.













