Legorretako udal zergak KPIri dagokion %2,4 igoko dira datorren urterako
Legorretako Udalak %2,4ko igoera aplikatuko die udal zergei eta tasei 2013ko ekitaldirako, udalbatzak aurreko asteazkenean onartu zuen ordenantza fiskal berriaren arabera. KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen abuztuko kopurua da, eta azken urteetan bezala hori hartu du udalak erreferentziatzat. Zerga nahiz tasa gehienak %2,4 haziko dira, baina udalarentzat defizitarioak diren zerbitzuen kasuan handiagoa izango da portzentajea, galera gutxitzeko iaz hartutako erabakia mantenduta. Modu horretara, zaborraren tasa %8 igoko da; «familia bakoitzari urteko zabor tasa 7 euro inguruan igoko zaio». Urarenak, aldiz, KPIri dagokion zenbatekoaren hazkundea «soilik» izango du aurten. Bi helburu nagusiren arabera Zerga araudiaren egokitzapenak «bi helburu nagusi» dituela azaldu du Legorretako Udalak. «Batetik, aurrekontuan gastu arruntei eta inbertsioei egonkortasuna eta ziurtasuna ematea; bestetik, beharrik gehiena duten herritarrei elkartasuna adieraztea». Krisia «okerren» pasatzen ari diren herritarrentzat elkartasun hobaria mantenduko du, bigarren urtez. Gutxieneko soldatara iristen ez den familiari (familiakide guztien artean 641,40 euro), etxearen kontribuzioa eta ur nahiz zabor tasak ez zaizkio kobratuko. Aurten herriko 11 familiari aplikatu zaie laguntza hori. Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta Legorreta Bizirikekoen abstentzioarekin onartu zen.
Legorretako Udalak %2,4ko igoera aplikatuko die udal zergei eta tasei 2013ko ekitaldirako, udalbatzak aurreko asteazkenean onartu zuen ordenantza fiskal berriaren arabera. KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen abuztuko kopurua da, eta azken urteetan bezala hori hartu du udalak erreferentziatzat.

Ordenantza fiskalak onartu zituzten udalbatzarra, urriaren 24an./Iban Zunzunegi
Zerga nahiz tasa gehienak %2,4 haziko dira, baina udalarentzat defizitarioak diren zerbitzuen kasuan handiagoa izango da portzentajea, galera gutxitzeko iaz hartutako erabakia mantenduta. Modu horretara, zaborraren tasa %8 igoko da; «familia bakoitzari urteko zabor tasa 7 euro inguruan igoko zaio». Urarenak, aldiz, KPIri dagokion zenbatekoaren hazkundea «soilik» izango du aurten.
Bi helburu nagusiren arabera
Zerga araudiaren egokitzapenak «bi helburu nagusi» dituela azaldu du Legorretako Udalak. «Batetik, aurrekontuan gastu arruntei eta inbertsioei egonkortasuna eta ziurtasuna ematea; bestetik, beharrik gehiena duten herritarrei elkartasuna adieraztea».
Krisia «okerren» pasatzen ari diren herritarrentzat elkartasun hobaria mantenduko du, bigarren urtez. Gutxieneko soldatara iristen ez den familiari (familiakide guztien artean 641,40 euro), etxearen kontribuzioa eta ur nahiz zabor tasak ez zaizkio kobratuko. Aurten herriko 11 familiari aplikatu zaie laguntza hori.
Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta Legorreta Bizirikekoen abstentzioarekin onartu zen.













