Legorretarrek gazte festak egingo dituzte gaurtik larunbatera arte
Legorretako Gazte Piku asanbladak gazte festak antolatu ditu, gaurtik larunbat gauera. San Joan iturrira mendi irteerarekin hasiko dira, gaur goizean. Berez atzo iluntzeko lehen pintxo-pote ekimena ere gazte festen barruan txertatu dute. Legorretako ta...
Legorretako Gazte Piku asanbladak gazte festak antolatu ditu, gaurtik larunbat gauera. San Joan iturrira mendi irteerarekin hasiko dira, gaur goizean.
Berez atzo iluntzeko lehen pintxo-pote ekimena ere gazte festen barruan txertatu dute. Legorretako tabernetan edaria ordaindu, eta jateko mokadua doan aterako dute. Asteazkenero izango da hitzordua, 19:00etatik 21:00etara.
Gaur, mendi bueltaren ondoren, hamaiketakoa jango dute partaideek, gaztetxean. Arratsaldeko lauretan zinema maratoia hasiko da, gaztetxean bertan, hainbat filmen emanaldiekin.
Ostirala eta larunbata egun osoko jardunaldiak izango dira. Bihar, 11:00etan ume jolasak kiroldegian, 13:00etan buruhandiak, 16:00etan pokerra (izen-ematea 16:30a arte), 18:30ean triki poteoa Altuna eta Mateo trikitilariekin, eta 19:30ean txupinazoa daude. Jarraian, 21:30ean, gaztetxe aurrean afalduko dute, kuadrilla bakoitzak bere jana eramanda. 22:30ean zurrakapotea izango da (5 euroan), 23:30ean karaokea, eta 01:00etan DJ Cess.
Larunbatean bazkaria, erreka jaitsiera 17:00etan —Zubiaurreko zubitik Guadalupeko zubiraino, kuadrilla bakoitzak berak egindako ontziekin—, Patxaranga elektro-txarangarekin kalejira eta 23:00etan kontzertuak egingo dituzte, The Glasses Crew eta Zutik Dirau taldeekin.












