Primeran hasi dute denboraldia Ezkio-Itsasoko kirolariek

Ezkio-itsasoko kirolariek primeran hasi dute ednboraldi berria: Bai pilotan eta baita ziklokrosean ere. Urriak 28an Burlatan jokatu zuten Tomas Ezkurraren oroimenezko torneoan, Iñigo Urkizu hernaniarrak eta Unai Alberdi ezkio-itsasotarrak osatutako bi...

Ezkio-itsasoko kirolariek primeran hasi dute ednboraldi berria: Bai pilotan eta baita ziklokrosean ere.

Urriak 28an Burlatan jokatu zuten Tomas Ezkurraren oroimenezko torneoan, Iñigo Urkizu hernaniarrak eta Unai Alberdi ezkio-itsasotarrak osatutako bikoteak 22ta 3 emaitzarekin garaitu zituzten Oroz eta Aldunzin. Finalera joateko bi partidu irabazi behar izan dituzte.Lehenengo partiduan 22-4 irabazi zieten Larrañga eta Agirre arabarrei eta finalerdietan 22-21 garaitu zituzten Labaka eta Erasun Gipuzkoarrak.

Ziklokrosari dagokionean, Burgosen hasi zen denboraldia orain dela bi aste. Asteburu horretan bi lasterketa izan ziren, bat larunbatean jokatu zen Medina de Pomar herrian eta bestea igandean Villarkallo herrian. Bi karrera horietan Alex Aramburu ezkio-itsasotarra bigarren postuan geratu zen. Aurreko asteburuan, berriz, beste bi lasterketa izan ziren Lezaman eta Karrantzan, eta bietan lehengo postuan geratu zen Alex Aramburu ezkiotarra.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa