San Adriango kobara irteera
SANDRATI KOBA, HISTORIAKO GILTZARRI NATURA PARADISU Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zien...
SANDRATI KOBA, HISTORIAKO GILTZARRI NATURA PARADISU
Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zientzia elkarteak azken urte hauetan egin dituen indusketa arkeologikoetan. Indusketa hauetan eginiko aurkikuntzen berri emango da ibilaldi honetan eta garai bateko eraikinen hondarrak ikusiko dira. Halaber, SL-Gi3003 ibilbideari jarraituz, galtzada eta kobako natura inguruneaz gozatzeko parada ere izango da.
IRTEERA: Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentrotik (Zegama) 9:30etan
PREZIOA: 4€
IZEN-EMATEA: 943802187 / aizkorribidean@aizkorri.net (Zegamako Turismo Bulegoa)
OHARRA: Hamaiketakoa egiteko tarte bat hartuko da eta jatekoa norberak eraman beharko du.













