Zegamatik Zalduondora ibilaldia, Santiago bidean zehar
SANTIAGO BIDEAN ZEHAR ZEGAMATIK ZALDUONDORA IBILALDIA Zegamatik, Barneko Bidea izenaz ezagutzen den Santiago bidea igarotzen da. Bide honetan zehar, Santiago Bidearekin zein errege bidearekin zuzenki loturiko hainbat tenplu eta leku esanguratsu daude, ...
SANTIAGO BIDEAN ZEHAR ZEGAMATIK ZALDUONDORA IBILALDIA
Zegamatik, Barneko Bidea izenaz ezagutzen den Santiago bidea igarotzen da. Bide honetan zehar, Santiago Bidearekin zein errege bidearekin zuzenki loturiko hainbat tenplu eta leku esanguratsu daude, Sandrati koba esaterako. Ibilaldian zehar gune interesgarri hauetako historiaren berri emango da eta ibilaldia amaitzean, indarrak berritu asmoz, Otzaurteko Bentan bazkari bat egitea da gure asmoa.
IRTEERA: Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentrotik (Zegama) 8:00etan
BAZKARIA: Otzaurteko Bentan 14:30ak inguruan
PREZIOA: 25€ (bazkaria eta garraioa barne)
IZEN-EMATEA: 943802187 / aizkorribidean@aizkorri.net (Zegamako Turismo Bulegoa)
OHARRA: Garraio-zerbitzua izango da Zalduondotik Otzaurtera eta Otzaurtetik Zegamara etortzeko.













