
Ibilaldi geologikoa, liburu aurkezpena, bisita gidatuak museora, haurrentzako parkea eta feria izan dira gaur aukeran

Atzo iluntzean ostalariek ateratako buzkantza mokaduak dastatu zituzten epaileek

Atzo iluntzean ostalariek ateratako buzkantza mokaduak dastatu zituzten epaileek

Lehenengo aldiz irabazi du errege izendapena Julian Mujika harakinak Beasaingo Odolki Kofradiaren eskutik. Eguerdiko ordu batak eta erdiak inguruan Joxe Felipe Auzmendik jakitera eman du aurtengo lehiaketaren irabazlearen izena. Beasaingo Garin auzoko Erloeta baserrikoa da Mujika, eta lehenengo aldiz jaso du izendapena. Hamaika harakinek egindako odolkiak dastatu dituzte epaileek. Dastaketa goizeko 11:30ean hasi dute; guztira 32 epailek parte hartu dute, tartean Goierriko jatetxeetako ordezkariak, kazetariak, gastronomoak eta Errusiatik iritsitako bi lagun. Auzmendik mikrofonoa hurbildu dio epaile bati edo besteri. Esan dutenez, oro har, aurtengo odolkien zaporea leunagoa izan da, bizigarri pixka bat sumatu dute faltan. Lehenengo galbahea igaro duten zortzi odolkietatik gehienak Goierrin egindakoak izan dira. Mujikak epaileen iritzi horren gainean galdetuta, odolkia pikantea, gatzgabea eta urtsua izan behar dela dioen esaera gogoratu du. “Guretzat urte osoko lana da. Produktu naturalak erabiltzen ditugu, etxekoak ahal dela”. Garingo baserrian urtean 5.000 porru aldatzen ditu, udazkenean jaso eta odolkiak egiteko erabiltzen dituenak. Sariak ilusio handia egin diola esan du, “ez da, hala ere, nire lana bakarrik. Sukaldari ona da emaztea eta bion artean egindako lana da”. Emazteak Paki Agirre du izena. Odolki egile bakoitzak bere sekretua duela onartu duen arren, barazkiak ondo puskatuta egotea, nahasketa behar bezala egostea eta oreganoa zein gatza [...]

