Julian Mujika da Beasaingo Odolkiaren Errege
Lehenengo aldiz irabazi du errege izendapena Julian Mujika harakinak Beasaingo Odolki Kofradiaren eskutik. Eguerdiko ordu batak eta erdiak inguruan Joxe Felipe Auzmendik jakitera eman du aurtengo lehiaketaren irabazlearen izena. Beasaingo Garin auzoko Erloeta baserrikoa da Mujika, eta lehenengo aldiz jaso du izendapena. Hamaika harakinek egindako odolkiak dastatu dituzte epaileek. Dastaketa goizeko 11:30ean hasi dute; guztira 32 epailek parte hartu dute, tartean Goierriko jatetxeetako ordezkariak, kazetariak, gastronomoak eta Errusiatik iritsitako bi lagun. Auzmendik mikrofonoa hurbildu dio epaile bati edo besteri. Esan dutenez, oro har, aurtengo odolkien zaporea leunagoa izan da, bizigarri pixka bat sumatu dute faltan. Lehenengo galbahea igaro duten zortzi odolkietatik gehienak Goierrin egindakoak izan dira. Mujikak epaileen iritzi horren gainean galdetuta, odolkia pikantea, gatzgabea eta urtsua izan behar dela dioen esaera gogoratu du. “Guretzat urte osoko lana da. Produktu naturalak erabiltzen ditugu, etxekoak ahal dela”. Garingo baserrian urtean 5.000 porru aldatzen ditu, udazkenean jaso eta odolkiak egiteko erabiltzen dituenak. Sariak ilusio handia egin diola esan du, “ez da, hala ere, nire lana bakarrik. Sukaldari ona da emaztea eta bion artean egindako lana da”. Emazteak Paki Agirre du izena. Odolki egile bakoitzak bere sekretua duela onartu duen arren, barazkiak ondo puskatuta egotea, nahasketa behar bezala egostea eta oreganoa zein gatza [...]
Hamaika harakinek egindako odolkiak dastatu dituzte epaileek. Dastaketa goizeko 11:30ean hasi dute; guztira 32 epailek parte hartu dute, tartean Goierriko jatetxeetako ordezkariak, kazetariak, gastronomoak eta Errusiatik iritsitako bi lagun. Auzmendik mikrofonoa hurbildu dio epaile bati edo besteri. Esan dutenez, oro har, aurtengo odolkien zaporea leunagoa izan da, bizigarri pixka bat sumatu dute faltan. Lehenengo galbahea igaro duten zortzi odolkietatik gehienak Goierrin egindakoak izan dira.
Mujikak epaileen iritzi horren gainean galdetuta, odolkia pikantea, gatzgabea eta urtsua izan behar dela dioen esaera gogoratu du. “Guretzat urte osoko lana da. Produktu naturalak erabiltzen ditugu, etxekoak ahal dela”. Garingo baserrian urtean 5.000 porru aldatzen ditu, udazkenean jaso eta odolkiak egiteko erabiltzen dituenak. Sariak ilusio handia egin diola esan du, “ez da, hala ere, nire lana bakarrik. Sukaldari ona da emaztea eta bion artean egindako lana da”. Emazteak Paki Agirre du izena. Odolki egile bakoitzak bere sekretua duela onartu duen arren, barazkiak ondo puskatuta egotea, nahasketa behar bezala egostea eta oreganoa zein gatza neurriz gehitzea aipatu ditu, besteak beste. “Sekretua lehengai natural-naturalak erabiltzea da”.
200 kilo odolki
Martin Urkiola Beasaingo Odolkiaren Kofradiaren lehendakaria da. Frontoian jarri duten txosnan 200 kilo odolki banatu dituzte, 2.000 pintxo, eta ordubete eta hogei minutuan agortu egin da guztia. “Zaila da asmatzea, eta orain amorrua ematen du hain azkar bukatu izana”. Frontoia lepo egon da goiz osoan zehar, eta euririk egin ez duenez azokako postuan jende ugari ibili da. “Jendea odolkia jatera etortzen da Beasainera gaurko egunez, ez bakarrik lehiaketara, herriko tabernatara ere bai”, amaitu du Urkiolak.














