
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Sailak finkatu ditu 2013ko egutegian herrietako eta herrialdeetako jai egunak. Denera 14 egun izango dira festa hartzeko, hamabi komunak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: Urteberri (urtarrilak 1); Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko Astelehenea (martxoak 28 eta 29, eta apirilak 1); Langileen Eguna (maiatzak 1), Santiago (uztailak 25), Andre Mari (abuztuak 15), Espainiako Festa (urriak 12), Euskadiren Eguna (urriak 25), Domusantu eguna (azaroak 1), Espainiako Konstituzioaren eguna (abenduak 6), eta Eguberri (25).
Horiez gain, Gipuzkoan San Inazio eguna (uztailak 31) ere jai izango da, eta herri bakoitzeko beste festa bat, «udalekin egin beharreko kontsultak egin eta gero».
Egutegian San Blas, San Prudentzio, Santa Anastasia, San Migel eta Santa Fe igandeetan dira. Ordez, biharamuneko astelehena dute jai egun ofiziala Idiazabalek (otsailak 4), Lazkaok (apirilak 29), Urretxuk (irailak 23), Altzagak eta Gaintzak (irailak 30) eta Zaldibiak (urriak 7).
Zegaman maiatzaren 20a izango da jai ofiziala, Mendekoste astelehena, eta ez San Bartolome.