‘Kosta ala kosta’ bizikleta biran izena emateko epea irekita
Uztailaren 18ean egingo dute, herriko txirrindulariek antolatuta. Izen ematea uztailaren 15a baino lehen egin behar da.
Hitza Segurako txirrindulariek Kosta ala kosta buelta a la kosta bizikleta irteeraren edizio berri bat antolatu dute datorren uztailaren 18rako. Urtero bezala, Seguratik irten eta kosta aldera joko dute goiz osoa hartuko duen irteeran. Ondoren, bazkaria egingo dute Segurako jatetxe batean.
Irteeran, nahiz ondorengo bazkarian parte hartzeko izen ematea ireki dute jada. Izen emate orriak herriko tabernetan daude eskuragarri uztailaren 15era bitartean.













