V. Beasain-Orio gazte martxa uztailaren 17an egingo dute
Gauez, 22:30ean irtengo dira Bideluze plazatik, 8-10 orduko martxa egiteko. Izena eman behar da.
Beasain-Orio gazte martxako partaideak irteteko prest, 2024ko irudian.Mikel De Las Heras Aizkorri Mendizale Elkarteak V. Beasain-Orio gazte martxa antolatu du. Uztailaren 17an izango da. 36 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, Beasaindik Oriora.
Gauez, 22:30ean irtengo dira Bideluze plazatik, 8-10 ordu bitarteko martxa egiteko.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute. Aizkorriren elkartean egongo dira ostegunean, uztailak 9, 19:00etatik 20:00etara, eta han eman ahalko da izena. mendia@aizkorrime.eus helbide elektronikoan ere egin daiteke inskripzioa.
Irteeraren prezioa 10 eurokoa da 30 urtetik gorakoentzat. Lehentasuna emango diete 16 eta 30 urte bitartekoei.













