Euskarazko irakurle taldeak gaur ekingo dio ikasturte berriari
Urte hasieran martxan jarri zen euskarazko irakurle taldeak gaur ekingo dio ikasturte berriari, hilabete batzuetako etenaren ondoren. Harrera ona izan zuen euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea eta irakurketa ohitura sustatzea helburu duen proiektuak,...
Urte hasieran martxan jarri zen euskarazko irakurle taldeak gaur ekingo dio ikasturte berriari, hilabete batzuetako etenaren ondoren. Harrera ona izan zuen euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea eta irakurketa ohitura sustatzea helburu duen proiektuak, eta horregatik erabaki dute aurten ere egitasmoari eustea. Liburutegian elkartuko dira gaur taldeko kideak 19:00etan, eta gogoratu dute interesa duen edozein herritarrek parte har dezakeela.
Oraingo honetan ere Irati Goikoetxea beasaindarrak gidatuko du irakurketa tailerra. Gaurko saioan, besteak beste, zein liburu irakurriko duten erabakiko dute. Urtean zortzi-bederatzi aldiz elkartuko da taldea, azarotik ekainera bitartean.













