Goierrik 70 eta 62 galdu du Valladoliden asteburuan
Urretxuko Aluminios Francisco Alberdi-Verkol-Goierri saskibaloi taldeak 70 eta 62 galdu du Valladoliden. EBA Ligan jokatu duen bigarren partida izan da pasa den igandekoa. Partida zaila zuten, Univesidad de Valladolidek laugarren egin baitzuen iaz maila berean. Hurrengo partida datorren larunbatean jokatuko du Goierrik etxean, UPV Alava taldearen aurka, 18:30ean hasita.













