Pako Etxeberria eta Iñaki Egaña fusilatuez hizketan
36ko gerrako fusilatuen omenez antolatu dituzten ekitaldien barruan, mahai-ingurua egingo dute gaur. Bertan, Pako Etxeberria mediku forentseak eta Aranzadi elkarteko lehendakariak eta Iñaki Egaña historialariak parte hartuko dute. Saioa 19:00et...
36ko gerrako fusilatuen omenez antolatu dituzten ekitaldien barruan, mahai-ingurua egingo dute gaur. Bertan, Pako Etxeberria mediku forentseak eta Aranzadi elkarteko lehendakariak eta Iñaki Egaña historialariak parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango da, Igartza jauregian. Larunbatean, berriz, fusilatuei omenaldia egingo diete; 11:00etan senideei harrera egingo diete udaletxean eta ondoren, ekitaldia izango da Matias Enea etxea zegoen tokian, 12:00etan.













