‘Barrura begiratzeko leihoak’ filma eskainiko dute ostiralean, Usurben
Duela astebete aurkeztu eta hainbeste zeresan eman duen Barrura begiratzeko leihoak film dokumentala Usurbe antzokian eskainiko dute bihar. Bost zuzendari euskaldunek beste bost preso politikoren istorioak eta bizipenak bildu dituzte. Bi saiotan ema...
Duela astebete aurkeztu eta hainbeste zeresan eman duen Barrura begiratzeko leihoak film dokumentala Usurbe antzokian eskainiko dute bihar. Bost zuzendari euskaldunek beste bost preso politikoren istorioak eta bizipenak bildu dituzte. Bi saiotan emango dute: 20:00etan, euskarazko azpitituluekin, eta 22:15ean, gaztelaniaz azpititulatuta. Aurreneko saioan, dokumentalaren zuzendarietako batek, Eneko Olasagastik filmaren inguruan hitz egingo du.